Translanekin News

BADITUGU PIEZAK… …

foto 1 manos newsletter

… Eraiki dezagun!

Parte hartze handia, feedback ona eta balorazio positiboa, horra hor Mugaz gaindiko Enpleguari eta Formakuntzari buruzko Inkestaren  emaitzen laburpena. INSUPetik adierazi dutenez, “argi geratu da hiru lurraldeetan oso baliabide interesgarriak daudela mugaz gaindiko laneko mugikortasuna ahalbidetzeko, eta ugari direla baliabide horiek ezagutzeko, zabaltzeko eta partekatzeko interesa duten eragileak. Beraz, hortxe ditugu beharrezko pieza guztiak, eta pieza horiek biltzeko eta tresna berri eta erabilgarri bat eraikitzen hasteko erronkari aurre egin behar dio Translanekinek.

Iragan martxoaren 31n on line egin zen aurkezpenean hainbat erakundetako hogeita hamarren bat aditu bildu ziren: eskualdeetako gobernuak, Euroeskualdea, merkataritza ganberak, tokiko garapen agentziak, etab.

Adituen eta enpresen inplikazioa

Camiones newsletter 1

200en bat lagunek –laneko orientabidean, formakuntzan eta enpleguan adituek, eta Nafarroako, Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako ekonomia sektore guztietako enpresek– parte hartu dute Translanekinek bideratutako Mugaz gaindiko Enpleguari eta Formakuntzari buruzko inkestan.

Aipatzekoa da parte hartzaile guztien inplikazio handia, informazio kuantitatibo eta kualitatiboki garrantzitsua eskaini baitute enpresek kontratatzeko dauzkaten zailtasunei eta enplegua eskatzen dutenen formakuntza beharrei buruz.

Lan orientabidea eta laneratzea edo kontratazioa interesatzen zaizkizu?

Brazos alto n1

Ongi etorri!

Translanekinek tailer batzuk antolatu ditu lan orientabidea eta laneratzea
gaietan interesa dutenek parte har dezaten, beren ikasketa arloa delako edo
beren lana delako (sektore publikoa eta pribatua). Doakoak eta birtualak dira
tailer horiek, ezagutzak, esperientziak eta iritziak partekatzeko guneak, eta
etorkizuneko Online Ikastaro Ireki Masiboen (MOOC) edukiak itxuratuko dituzte.
Edukien deko-eraikuntza tailer esan diezaiekegu, eta bereziki interesgarriak dira
Nafarroan, Euskadin eta Akitania Berrian formakuntzaren eta enpleguaren
arteko lotura diren edo etorkizun hurbilean izango diren pertsonentzat (gizarte
langileak, psikologoak, lan orientatzaileak, hezitzaileak …).
Lan orientabidea interesatzen bazaizu, ez iezaiozu mugarik jarri zeure buruari!
Ikasi gauza berriak, eta parteka itzazu zeure ideiak eta ezagutza.

Adieraz iezaguzu zein hizkuntzatan jaso nahi duzun gure informazio buletina hemendik.

TRANSLANEKIN poctefa ARETE
Logo Insup Formation
Lan-Eko
Logotipo ALB Formation
Logo Olatukoop
Logo Arete Activa
Logotipo Ademan

TRANSLANEKIN

www.translanekin.eu info@translanekin.eu

Icono linkedin translanekin
Icono Youtube translanekin
Share This