2021eko irailaren 16an, telematikoki proiektu taldearen bilera egin zen, non bazkide guztiek parte hartu zuten.
Lehenik eta behin, orain arte aitortutako gastuei buruzko informazioa partekatu zen, baita aurrekontu erabilgarria ere.
Bigarren une batean, orain arte egindako komunikazio-ekintza guztiak berrikusi ziren: web-orriaren garapena, edukien argitaratzea LinkedInen, newsletterra bidaltzea… eta hurrengo komunikazio ekintzak.
Olatukoopek prestakuntza proposamen bat egin zien Translanekin elkarteko kideei, 4 jardunaldiren bidez, eduki pedagogiko eta plataforma eta tresna digitalen diseinu eta garatzeari buruz. Prestakuntza hau funtsezkoa izango da proiektuko 5. ekintza garatzeko.
Azkenik, Nafarroako bazkideek urriaren 28an eta 29an Baluarte Jauregian egingo den Navarrefa ekitaldian izango duten parte-hartzea aipatu dugu.
Hurrengo bilera urriaren 14an egingo da Zuzendaritza Batzordearekin.