Bileran, Claire Legardinier (LANEKO ordezkari berria) eta Iván Bermejo (ADEMAN bazkideak Proiektu Taldean duen ordezkari berria) aurkeztu dira.
Halaber, adierazi da LEP ados dagoela aurrekontua aldatzearekin, osasun-egoeraren zailtasunak gainditzeko aukera emango duten ekipamenduak erosteko partida berri bat sortuz, gauzatze-kronograma 6 hilabetez luzatuz arrazoi beragatik eta, ondorioz, langileen gastuen aurrekontua % 5 handituz. Horretarako, aldi berean murriztuko dira ekitaldien eta bidaia-gastuen partidak, arrazoi beragatik haien gauzatze-gaitasuna mugatuko delarik.
Mugaz bestaldeko tresna pedagogikoei buruzko bi prestakuntza-saio programatu dira, bazkideak prestakuntza horretan interesa duten pertsonak inskribatzera animatuz. Lurraldeko edozein pertsona interesatuk parte hartu ahal izango du.
Azkenik, enpresek eta langileek mugaz bestaldeko lan-bitartekaritza arloan duten jardunari buruzko ikerketa errepasatu da.